Apirilaren 12an Bizkaiko lehen sektoreko hainbat adituekin mahai ingurua gauzatu zen gure eskolako egoitzan.

Gure eskolako zuzendari den Verónica Arrietak gidatutako mahai inguruan LORRAko Martin Ugalde, Rural Kutxako Jesús López de Foronda eta Urkaiko-Harakaiko José Pablo Larrea lehen sektoreko hainbat gai izan zituzten hizpide.
Sektorearen zaharkitzea, emakumearen garrantzia, formakuntza, jaki berriak... hauek eta gehiago izan ziren bina orduz landu ziren gai mamitsuak.
Saioan landutako gaiekin DEIA egunkariak lehen sektoreari buruzko ale berezia publikatuko du epe motzean.