Luze joan dira gela informatiko (IG5) berriaren prestaketak baina atzoko egunez, gure ikaslegoarentzako erabilgarri dago jada.
HARDWARE AHALTSUA
Ordezkatu dituzten ordenagailuak 2007ko klonikoak zirelarik, oraingoan HP ProDesk400 G3 miniPCak aukeratu ditugu. Hauek 128GBko SSD diska gogorrekin, Intel i5 prozesagailua eta 8GB RAMekin aise mugitzen dituzte Windows10 sistema eragilea eta bere gainean instalaturiko softwarea.
HIZKUNTZA LEHENETSIA: EUSKARA
Gure eskolan ikasten duten D hizkuntz ereduko ikasleentzako sistema eragilearen eta bere gainean instalaturiko Office2010 bulegotikako suitearen hizkuntza euskara lehenetsi dugu.
Gaztelerara aldatzeko eta alderantziz, ez dago inongo arazorik hala ere.
Instalatu diegun lizentziaturiko beste softwarea, lorategien diseinuan erabiltzen dugun SketchUp2016 programa da. Gailu berrietan frogatu dugu eta i5 prozesagailuak programa arazorik gabe kudeatzeko gai dela iruditzen zaigu.
MONITORE PANORAMIKOA
HP EliteDisplay E232 monitoreek eskaintzen duten malgutasuna aldagai garrantzitsua izan zen beraien aldeko hautua egiteko garaian. IPS teknologiaren bitartez eskaintzen duten irudiaren kalitate ezinhobeak lan fluxu egokiak bermatzen ditu.
HEZKUNTZAKO INTERNET IRTEERA
Gure eskolak bi Internet irteera ditu. i2Basque sare zientifikoarekin lotzen gaituena eta Hezkuntza Sailak PREMIAren bitartez eskaintzen diguna.
PREMIA konexioak berez gaituta daukan proxyari esker, eduki ezegokiak filtraturik dauzka gela honek beste bi gela informatikoak bezala. Abiadura zertxobait motelagoa da i2Basqueeko 1GB. simetrikoarekin alderatuta, bainan ikaslegoaren beharretarako nahikoa da.
Hainbat urtez erabiliko al ditugu!!