Bizkaian landare espezie inbaditzaileen hedapena azkenaldian baretu bada, erakunde publikoek zein norbanakoek elkarlanean urtetan garatutako esfortzuei esker izan da.
Derio Nekazaritza Eskolan ere gaiaz kezkaturik, aste honetan Getxoko herrigunetik gertu kokatua dagoen Bolueko Larranazubiko hezegunean 1. mailako Basoa eta Natura-Ingurunea Kudeatzeko zikloko ikasleekin hainbat mantentze lan gauzatu ditugu.
Burututako lanak aurrera ateratzeko Xabier Buenetxea, bertako kontserbazio kudeaketaren arduradunarekin ekintza hauek elkarlanean aurrera atera genituen: lezkadiaren hazkundearen kontrola eta sortutako hondakinak kentzea, espezie exotiko inbaditzaileak tokitik errotzea, hala nola arbustu japoniarra (Ligustrum japonicum), Panpa belarra (Cortaderia selloana) eta Fallopia japonica eta sorturiko hondakin begetalen bilketa.
Lanean jardun zen taldea eta egindako lana azpikaldeko irudi galerian ikusgai:
