Aurreinskripzioa 2020-2021 2. Maila(Ohiko Galderak)

Noiz gauzatu dezaket matrikula?

Eskolako idazkaritzan horretarako ezarrita dagoen epe mugan. (Ekainaren 15etik uztailaren 3ra). *Aurten eta Covid19ak sortutako egoerak behartuta, matrikulak eskolatik gauzatuko ditugu, ondorioz, ez daukazu eskolara etorri beharrik. Ikasturte honetan ez bazenu matrikulatu nahi eskolarekin jarri beharko zenuke harremanetan soilik.

Ze dokumentu behar dut?

NANaren fotokopia. Gaindituta edo gainditzeke dituzun moduloak jakitea ezinbestekoa da matrikula egin dezazun.

Aurrematrikula epea gainditu zait ¿zer egin dezaket?

Ahalik eta lasterren deitu ezazu eskolara garaiz zauden jakiteko.

Adin txikikoa naiz. Nik egin al dezaket aurrematrikula?

Ez. Zure ama, aita edo tutoreak egin beharko du. Beraiek sinatutako baimena osatu dezakete eta beraien NAN kopia batekin zuk zure kasa egin dezakezu.

Beste norbaitek nire izenean egin al dezake aurreinskripzioa?

Bai, baina horretarako zuk sinatutako baimena eta beharrezko dokumentazioa ekarri beharko lituzke.

Noiz eta nola eskatu dezaket modulo baten konbalidazioa?

Eskolako idazkaritzan dagokion epean eskatu beharra daukazu, ohikoena ikasturte hasieran izaten da. 1.go mailan matrikulaturik zaudenez, maila horretako konbalidazioak eskatu ditzazkezu soilik. Bigarren mailakoak bigarrengo ikasturtean. Modulua konbalidatu dezakezula frogatuko duen dokumentazioa aurkeztu beharko duzu (expediente akademikoa, First ziurtagiria…). Zure konbalidazioaren behin betiko erantzun ofiziala jaso ezean, eskolara joan beharra daukazu.

Modulo baten konbalidazio eskaera osatu dut. Klasera joan beharra al daukat?

Bai. Konbalidazioa onartu dizutela ofizialki komunikatu ezean, joan beharra daukazu.

45 urte baino gehiago ditut ¿ingeleraz salbuetsita nagoela eskatu dezaket?

Bai, jakina.

Modulo guztiak gainditu ditut Lantokiko Prestakuntza ezik. ¿Berau gainditzeko matrikulatu beharra daukat?

Bai, modulo bat da eta zure kasuan proiektuaren moduloan ere matrikulatu beharko duzu.