Eskolako Kudeaketa

Ordezkaritza Organo Gorena (Eskola Kontseilua)

Derio Nekazaritza Eskola BHI - IES Escuela Agraria Deriok honako zuzendaritza organo ditu:

 

Organo kolegiatuak:

  • Ordezkaritza Organo Gorena, "Eskola Kontseilua" deituko dena.
  • OOGaren batzordeak.
  • Klaustroa.
  • Zuzendaritza taldea.

 

Organo unipertsonalak:

  • Zuzendaria.
  • Idazkaria.
  • Ikasketa burua.

OOGak betetzen dituen funtzioak Euskal Eskola Publikoaren Legeak bere 31.2 artikuluan ezartzen dituenak dira. Horien artean hauek nabarmenduko genituzke: Urteko aurrekontua onartu, Funtzionamendu eta Antolaketaren Araudia onartu, kudeaketa proiektua onartu, Eskolako Urteko Kudeaketa Plana onartu, Formakuntza Ekintzen programa onartu, eskolaren urteko memoria onartu, zuzendaria aukeratu, ikasleen harreraren inguruko irizpideak ezarri, gatazken konponbidea eta ikasleei zigorren ezarketa eta azkenik, instalakuntzen eta eskolako balibideen berriztapena gainbegiratu.

 

Horrekin batera, eskolako jarduera administratibo eta formakuntzaak gainbegiratzen ditu eta bere eskumenen betetze maila gainbegiratzen du.

 

Eskolako Urteko Plana hemen eskuratu daiteke.

Barne Erregimeneko Araudia

Gure eskolako jarduna Barne Erregimeneko Araudiak (BEA) arautzen du eta hemen eskuratu daiteke.

Antolaketa Jarduera Araudia (AJA)

Gure eskolan indarrean dagoen Antolaketa Jarduera Araudia (AJA) hemen .pdf fitxategi gisa eskuratu daiteke.

Irakaslegoa

Eskolako irakaslegoa eta langilegoa bere lan esparruan eskarmentu handiko giza taldeaz osatua dago.

Hauek dira eskolako eremu ezberdinen arduradunak:

 

Zuzendaria: Verónica Arrieta
Ikasketa burua: Iker Urresti
Lanbideratzeko formakuntza: Marian Gaztañaga
Lanbideratzeko arduraduna: Inma Cabezas