Aurrematrikula 2020-2021. (Ohiko Galderak)

¿Zenbat ziklo aukeratu ditzazket aurrematrikulan?

Nahi adina. Berez, zure lehentasunen araberako hainbat aukera aukeratzea aholkatzen dizugu. ADI! AURREMATRIKULA ZURE LEHENENGO AUKERA GISA AUKERATU DUZUN ESKOLAN EGIN BEHAR DUZU SOILIK, eta aurrematrikula eskaeran zure 2. eta 3. aukerak aukeratu ondoren. AURREMATRIKULA IKASTETXE BAKARREAN AURKEZTU DEZAKEZU SOILIK. Ziklo berbera eskainiko duten beste ikastetxeak ere aukeratu ditzazkezu, baita EAEko beste herrialdetako ikastetxeetan eskaintzen badira ere. Hezkuntza eskaintzaren berri hemen kontsultatu dezakezu.

Ziklo berbera hizkuntza eredu zein txanda ezberdinetan eskaintzen bada, denak aukeratu ditzazket?

Zikloak hainbat hizkuntza eredu baditu, zure lehentasunen arabera ahal dituzun guztiak aukeratu ditzazun aholkatzen dizugu. Horrela eginda, nahi duzun zikloan onartua izateko aukera gehiago izango dituzu.

Zenbat plaza daude zikloko?

Berez, 25 eskaintzen dira baina gutxiago eskaini ahal daitezke ikasle errepikatzailerik balego.

Onarpen kupoak egon badaudela, zer esan nahi du?

Eskatzaileen sarbide jatorriaren arabera plazak esleitzen direla esan nahi du:

  • Ziklo Ertainak: %65 DBHko ikaslegoa / %20 Oinarrizko LHko ikaslegoa / %15 besteak.
  • Goi Zikloak: %60 batxilergoko ikaslegoa / %20 Z. Ertainetako ikaslegoa / %20 besteak.

Hainbat sarbide aukeratu al ditzazket, adibidez, batxilergotik eta ziklo ertain batetik goi ziklo batetara ? Nola jakin dezaket zein den niretzako onuragarriagoa?

Ez. Sarbide bakarra aukeratu dezakezu soilik. Sarbide bakoitza zenbat hautagaiek aukeratuko duten jakitea ez dakigunez, zaila da jakitea ze sarbide aukeratuta izango duzun onartua izateko aukera gehiago.

Nire lehenengo aukeran ez banaute aukeratzen, ¿aukeratu ditudan beste aukeretan onartua izateko aukerarik ba al dut?

Bai. Horregatik aholkatzen dizugu hainbat aukera aukeratzea. Programak, ikaslegoaren bataz besteko notaren arabera sailkatzen ditu hautagaiak, zure lehentasunen arabera. Zure lehenengo aukeran sartuko ez bazina, bigarrenerako bataz bestekoa egingo dizu. Bigarrengoan sartuko ez bazina, hirugarrenerako eta horrela jarraian zure aukera guztiekin.

Aurreinskripzioan ezarri dudan lehentasuna aldatu dezaket?

Bai. Baina ekainaren 19ra arte soilik.

Beste norbaitek nire izenean egin al dezake aurreinskripzioa?

Bai, baina horretarako zuk sinatutako baimena eta beharrezko dokumentazioa ekarri beharko lituzke.

Adingabekoa naiz. ¿Nik egin al dezaket aurrematrikula?

Ez. Zure ama, aita edo tutoreak egin beharko du. Beraiek sinatutako baimena osatu dezakete eta beraien NAN kopia batekin zuk zure kasa egin dezakezu.

Aurrematrikula osatzerakoan azterketak amaitzeke baditut edo ziurtagiri akademikoa ez badut, zer gertatzen da?

Aurrematrikula dagokion datetan egin behar duzu, baina ekainaren 30era arteko epea duzu falta zaizun dokumentazioa guregana ekartzeko.

Onartutakoen zerrenda non ikuskatu dezaket?

Aurreinskripzioa osatu duzun ikastetxean. ikasgunea.eus atarian izena emanda onartuta zauden ikastetxea ikuskatu dezakezu. Berez, derrigorrezkoa da webgune honetan izena ematea.

Behin behineko zerrenda atera da eta onartuta nago. Matrikulatzerik badut?

EZ. Behin betiko zerrenda ikuskatu dezazun EZINBESTEKOA da.

Behin betiko zerrenda atera da eta onartuta nago. Matrikulatzerik badut?

BAI. Zein ikastetxetan zauden onartua ikuskatu ezazu eta matrikula osatzeko behar duzun dokumentazioaz informatu zaitez. Onartuta zauden zikloan matrikula osatu ezean, plaza galduko duzu.

Nire 4. aukeran onartua izan naiz. Beste aukeretan ba al dut oraindik aukerarik?

BAI. Horren aurretik ezarri dituzun aukeretan soilik, 1., 2. eta 3. aukeretan. 4. aukeraren atzetik dijoaztenak bertan behera geratu dira, aurretik gogoko gisa aukeratutako batean onaartua izan zarela ulertzen baita.

Nire 4. aukeran onartua izan naiz.. ¿Horretan matrikulatuko naiz edo horren aurretik dauden beste aukerengatik deituko nauten itxarongo dut?

Ezarritako datetan matrikulatu beharko duzu, horren ezean plaza galduko duzu. Nola nahi ere, zure aurreko 1., 2. eta 3. aukeretan itxaron zerrendan darraizu eta horietan plazarik libratuko balitz, urriaren 15era arte zikloz aldatzeko aukera izango zenuke. Beste ikastetxeekin harremanetan jarri zaitez eta itxaron zerrendan geratuko diren ikasleekin harremanetan jarriko diren galdetuiezu.

Nire 1. aukeran onartua izan naiz baina 2.a interesatzen zait.

Berez, zure 2. aukeran plazarik ez balego, ez duzu aukerarik.. Matrikulazio epearen ondoren plaza librerik balego, bai. Interesatzen zaizun aukeraren ikastetxera deitu ezazu informazioa jasotzeko.

Ez naute onartu nire aukeretan. Zer egin dezaket?

Zure interesekoak diren eskoletara deitu ezazu eta ze zikloetan plaza libreak dituzten galdetu ezazu.

Itxaron zerrendarik ba al da?

Gure ikastetxean bai. Beste ikastetxeeek libre dituzten plazak nola kudeatzen dituzten jakiteko jarri zaitez beraiekin harremanetan.

Aurrematrikula epea gainditu zait ¿zer egin dezaket?

derio @ nekaderio.eus helbidera interesatzen zaizun zikloaren berri emanaz mezua bidali ezazu. Epez kanpoko zerrendan sartuko zaitugu. Plaza librerik geratuko balitz, urriaren 15era arte dehitu ahalko genizuke. Beste ikastetxeetan, zure interesekoa denera deitu eta informatu zaitez.