Basoa eta Natura-Ingurunea Kudeatzea (HLO)

Prestakuntza-ziklo honetan, oro har, mendi eta mintegietako lanak planifikatzeko, antolatzeko, gainbegiratzeko eta egiteko gaitasuna lortuko dute ikasleek.

Natura-ingurunea kontrolatzen eta babesten ikasiko dute, bai eta ingurumena kontserbatzen eta leheneratzen ere; horretarako, kalitate-planak aplikatuko dituzte, eta laneko arriskuei aurre egiteko eta ingurumena babesteko neurriak hartuko, indarreko legeriari jarraiki.

Hizkuntza: D eredua

Ordutegia: 8:15-14:45

Egunak: Astelehenetik ostiralera.

IKASKETA PLANA

MODULOAK ORDUAK
Botanika agronomikoa 99
Fitopatologia 99
Nekazaritzako topografia 99
Nekazaritzako eta basogintzako makineria eta azpiegiturak 198
Ingurumen-hezkuntzako teknikak 80
Baso-inguruneko aprobetxamenduen kudeaketa 140
Baso-mintegiaren kudeaketa eta antolamendua 132
Ehizaren kudeaketa 99

MODULOAK ORDUAK
Arrantza kontinentalaren kudeaketa 66
Mendien kudeaketa 180
Natura-ingurunearen kontserbazioaren kudeaketa 132
Baso-suteen aurkako defentsa 50
Basoa kudeatzeko eta ingurunea kontserbatzeko proiektua 40
Ingelera teknikoa 100
Laneko prestakuntza eta orientabidea 60
Enpresa eta ekimen sortzailea 360
Lantokiko prestakuntza (*) Saio teorikoak eta praktikoak

IRTEERA PROFESIONALAK

  • Basoberritze enpresetako arduraduna.
  • Basoen hidrologia zuzentzeko lanak eta baso inbentariokoak egiten dituzten enpresetako arduraduna.
  • Baso tratamenduak egiten dituzten enpresetako arduraduna.
  • Suteen prebentzioko eta itzalketako unitateen koordinatzailea.
  • Baso suteen prebentzioko eta itzalketako unitateko burua.
  • Baso suteen zaintzaileen koordinatzailea.
  • Basoko izurrite eta gaixotasunen aurka borrokatzeko lanak egiten dituzten enpresetako arduraduna.
  • Oihanbideak eraikitzeko eta mantentzeko lanak egiten dituzten enpresetako arduraduna.
  • Basoberritze lanetako, baso tratamenduetako eta basoko izurrite eta gaixotasunen aurkako tratamenduetako bere konturako langile kualifikatua.
  • Topografia lanetako praktikoa.
  • Basogintzako arduraduna edo langileburua.
  • Baso aprobetxamenduetako enpresetako arduraduna.
  • Mintegietako arduraduna, oro har.
  • Landareak mintegian ugaltzeko lanen arduraduna.
  • Haziak eta fruituak altueran biltzeko lanen arduraduna.
  • Habitat urtar kontinentalaren eta ehiza espezieen habitataren jarraipena asmatzeko, planifikatzeko eta egiteko laguntza teknikoko jardueren arduraduna.
  • Ehiza espezieak, arrainak eta karramarroak birpopulatzeko lanen arduraduna.
  • Habitat urtar kontinentala eta ehiza espezieena egokitzeko lanen arduraduna.
  • Natura parkeko, administrazioaren ehiza erreserbako eta administrazioaren zein unibertsitateen ikerkuntza zentroen esparru publikoko arduraduna.
  • Harrapariak edo espezie inbaditzaileak legez kontrolatzeko jardueretan espezializatutako langilea.
  • Ehiza kudeatzailea.
  • Landa zaintzeko lanen koordinatzailea.
  • Ehiza eta arrain turismoko enpresetako arduraduna.
  • <Baso agentea edo antzekoa.
  • Naturaguneen zaintzailea.
  • Ingurumen hezitzailea.
  • Naturako monitorea.

Derio Nekazaritza Eskolako ikasleak lanean txertatzeari buruzko datuek adierazten dutenez, %70a. lanean hasten da, eta gainerako %30etik askok ikasten jarraitzen dute (espezializazioa, unibertsitate-ikasketak, etab.)

Informazio osagarria:

Show Liferay Sync Tip