Erasmus +
Derio Nekazaritza Eskola LHII 1996. urtetik ari da nazioarteko mugikortasun programetan lanean. Gaur egun, ikasle eta irakasleen mugikortasun proiektuetan parte hartzen du, Erasmus+ programaren esparruan.
Urte hauetan guztietan, Europar Batasuneko hainbat herrialdetako prestakuntza zentroekin lan egin da, eta Mulfor sarea sortu da. Bertan nekazaritza-heziketa zentroek parte hartzen dute, Finlandiako, Suediako, Italiako, Erresuma Batuko, Esloveniako eta Eslovakiakoak, besteak beste. Sare horri esker, ikasleek eta irakasleek lehen aipatutako herrialdeetako batzuetan egonaldiak egiteko akordioak lortu dira.
Gaur egun, ikasleen mugikortasunak IKASLANen lankidetzarekin egiten dira. Ikaslanek, LHko zentroekin partzuergo bat osatuz, Erasmus + proiektua kudeatzen du, zentro horietako ikasleek Lantokiko Prestakuntza modulua EBko herrialderen batean egin dezaten.
Gure eskola Erasmus+ programako kide garela ziurtatzen duen ECHE gutuna hemen eskuratu dezakezu.
Arduraduna: INMACULADA CABEZAS TERÁN icabezas (a bildua) nekaderio.eus
DERIO NEKAZARITZA ESKOLA LHII / CIFP ESCUELA AGRARIA DERIO
Berreaga,5. 48160
Derio (Bizkaia)