Derio Nekazaritza Eskolak Euskaraldiarekin bat
- 2018-09-20 |
- Admin
Derio Nekazaritza Eskolan Euskaraldiarekin bat egiten dugu eta euskararen erabilera areagotzea helburu duen ekimenak gure eskolako jardunean izango duen eragina, ekintzak eta berriak eskolako webguneko atal honetan emango ditugu.
Nondik gatoz: Euskara bidegurutzean
XXI. mende hasiera honetan euskara bidegurutze batean aurkitzen da.
Diagnostiko hau euskalgintza guztiak partekatzen du, bai herritik sortutako euskalgintza eta talde eragileek zein euskalgintza instituzionalak.
1969an Euskara Batua sortzeko Euskaltzaindiak Arantzazuko Kongresuan ipinitako helburu nagusia hizkuntza irakastea izan zen. Euskarak hiztunak behar zituen.
Hizkuntza irakatsi ahala, erabilera modu automatikoan etorriko zela uste zen. Euskararen ezagutzan aurrera egindako jauzia ukatzerik ez dagoelarik, erabilera aldiz, gizarteko esparru guztietan atzean geratu dela bistakoa da.
Diagnostiko honetik abiatuta, Euskaraldia egitasmoak euskararen erabilera areagotzeko balioko duen ekimen gisa partekatzen dute euskalgintzako agente orok: Ez da euskararen aldeko ekimen bat.
Hemen kokatzen da Derio Nekazaritza Eskolaren partehartzea sustatzaile gisa Txorierriko Euskaraldiko batzordean.
Ezkerreko irudian: 1972ko uztailaren 29a. Hainbat euskaltzain, Aditz batua lanaren lehenbiziko zatia onartzean. Ezkerretik eskuinera, zutik: Koldo Mitxelena, Iratzeder, Jean Haritschelhar, Alfonso Irigoien, Luis Villasante, Jose Maria Satrustegi, Patxi Altuna eta Imanol Berriatua. Makurturik, Juan San Martin, Jose Luis Lizundia, Joseba Intxausti eta Xabier Kintana.
© Argazkia: CC-BY-SA; Juan San Martin; GureGipuzkoa.eus
Zer, noiz eta nola Euskaraldia gure eskolan
Derio Nekazaritza Eskola Txorierriko Euskaraldiko sustatzaile gara eta gure eskolako hezkuntza komunitatearen hizkuntza ohiturak aldatzea da gure partehartzearen helburua.
Herritar euskaltzaleak aktibatuta hizkuntza ohiturak aldatzea da Euskaraldiaren helburua.
Euskal Herriko hainbat euskaltzale elkartek urteetan zehar landu duten Euskarak 365 egun lan ildoaren baitan kokatzen da eta bi mugarri ditu.
Euskal hiztunen aktibazioa helburu: ‘11 egun euskaraz’.
Batetik, euskal hiztunen hizkuntza ohituretan eragitea eta beren harreman sareetan euskara gehiago erabiltzea izango da 2018ko azaroaren 23tik eta abenduaren 3ra bitartean egingo den Euskaraldia 11 egun euskaraz ekimenaren helburua.
Bestetik, hizkuntzaren normalizazioaren ardura pertsonen eta entitateen artean partekatua denez, 2019an, mota guztietako entitateek euskararen erabilera babesteko eta bultzatzeko neurriak hartzea izango da helburua.
Aktibazioak martxan jartzea esan nahi du. Hizkuntzaren erabilerari lotutako kontzeptua da, euskaraz hitz egiten dakitenek edota euskara ulertzeko gaitasuna daukatenek euskara erabil dezaten lortu nahi dugulako.
Hamaika egun horietan, 16 urtetik gorako herritarrak Ahobizi eta Belarriprest bihurtu nahi dira eta Derio Nekazaritza Eskolak helburu horretan akuilulari izan nahi du.
Ahobizi ulertzen duten guztiei euskaraz hitz egiten dieten lagunak dira (baita ezezagunei lehen hitza, gutxienez, euskaraz egiten dietenak ere). | Belarriprest, berriz, gutxienez euskara ulertzen duten kideak dira, gainontzekoei euskaraz aritzeko gonbidapena luzatzen dietenak. |
Derio Nekazaritza Eskolako hamaikakoa
Gure eskolako hamaikakoa honatx: