[Fabriano 2022] 2019-1-ES01-KA103-060186 proposamena
Erasmus+ ekimenak Europar Batasuneko irakaslegoaren mugikortasuna EBko kideen artean bermatzen duen lan ildo bat hartzen du bere baitan. 
Lan ildo honen 2019-1-ES01-KA103-060186 proposamenaren bitartez, maiatzean Derio Nekazaritza Eskolako LHII-ko sei langileek egonaldia egin dute Fabrianon (Italia), eta arreta-erakunde gisa herri horretako Morea/Vivarelli Institutua izan dute.
Mugikortasun horren helburua Italiako eremu horretan lehen sektorearen hainbat alderdi ezagutzea izan da. Horretarako, maiatzaren 16tik 19ra honako bisita hauek gauzatu ziren:
- Morea/Vivarelli nekazaritza-eskola.
- La Gola della Rossa eta Frasassi eskualdeko natur parkera.
- CARSETTI nekazaritza-enpresa. Marche eskualdeko behi eta txerri-azienda tipikoan aritzen da, eta Fabrianon ohiko salami ezaguna ekoizten du.
- BISCI ardogintza-enpresara. Bertako ohiko ardo zuria ekoizten du: Verdicchio di Matelica.
- IL GELSO nekazalturismo eta jatetxea. Abeltzaintzan, zerealen eta produktu ekologikoen laborantzan aritzen da. Ekoizten dituzten produktuak beraien obradore batean lantzen dituzte.
Esperientzia oso positiboa eta aberasgarria izan da partehartzaile guztientzat. Irteera guztien argazkiak ikusteko sakatu azpiko irudian:
