2022-2023 ikasturtea
Aurrematrikula datak: (ZEHAZTEKE)
Matrikula datak: (ZEHAZTEKE)
Matrikula datak: (ZEHAZTEKE)
Ikaslego ohia
Lanbide Heziketarako sarbideko baldintzak
Lanbide Heziketako sarrera gauzatzeko honako baldintzak Hezkuntza Sailaren webgunean kontsultatu ditzazkezu.
Heziketa-Zikloetarako Sarbide Probak
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak Heziketa-Zikloetara sartzeko probak egiteko deialdia gutxienez urtean behin egiten ditu, eskatutako titulazio akademikorik ez izateagatik heziketa-ziklo horietara zuzenean sartu ezin direnei aukera bat emateko.
Heziketa-Zikloetarako sarrera gauzatzeko honako baldintzak Hezkuntza Sailaren webgunean kontsultatu ditzazkezu.
Ate Irekien Jardunaldiak 2023
[Froga libreak] 2023ko deialdia
2023-03-02
2023ko Heziketa-Zikloetara sarbide proben deialdia irekirik dagoelarik, hau da aurrematrikulazioa gauzatzeko epea:
2023ko martxoaren 20tik 31ra, biak barne.
Informazio osagarria 2023-02-06ko EHAAn hemen kontsultatu daiteke.
Deialdiaren egutegi osoa hemen:
[Gabonak 2022] Irati Astondoa gurean
20221226
Gabonetako oporren bezperan eskolako jaia eta hamaiketako antolatzea ohikoa izaten da gure eskolan.
Aurtengo legez, Irati Astondoa herri kirolari zeanuriarra gurean izan genuen eta bere jardueraren berri eskaini zigun hitzaldian ematearekin batera, praktikatzen dituen hainbat herri kirolen erakustaldia egin zigun.
Hori gutxi balitz, gure ikaslegoak ere hamaika herri kirol praktikatuz norgehiagoka jarduteko aukera izan zuen. Azpikaldean, gure fototekan egun horretako irudi esanguratsuenak dituzue ikusgai.
Amaitzeko, milesker Irati ta Pabi guregana etortzeko hartutako denboragatik!!
![[Gabonak 2022] Irati Astondoa](https://live.staticflickr.com/65535/52586671616_7e9b6c36d9_z.jpg)
[Erasmus+] European Parnership in Hydroponics
20221110
Gaurko egunez Derio Nekazaritza Eskolan European Parnership in Hydroponics Erasmus proiektuaren kideen bisita jaso dugu.
Lantaldean Europako herrialde anitzetako ordezkaritza dago, hala nola, Herbehereak (SUSP), Danimarka (Roskilde Tekniske Skolen), Suedia (NTI Gymnasiet), Belgika (EfVET) eta Euskadiri dagokionez, Tknika, Lanbide Heziketarako berrikuntzarako zentruak parte hartzen du. Tknikak antolatutako irakasleen mugikor egonaldia honetan, nazioarteko lantalde honek Derio Nekazaritza Eskolaren funtzionamendua eta gure instalakuntzak ezagutzeko aukera izan dute.
[RTS Roskilde] Esperientzia aberasgarriak
20220923
Europear Batasuneko LHko irakaslegoaren esperientzien trukaketa ekimenaren baitan, gure eskolako lorezaintza zikloko irakaslea den Urtza Sarrionandia eta Tknikako Leire Orejarekin batera aste bateko egonaldia egiten ari dira Danimarkako Roskilde Tekniske Skolen.
Argazki guztiak gure fototekan:

Ikasenplegu
Lanbideratzeko Formakuntza
Aurrematrikula online
Lehen hitza euskaraz
Virtual Tour
Social Media
Ikaslan Bizkaia
Ekoscan
Sakatu hemen 2014ko emaitzak kontsultatzeko.
Gure eskolan inguruarekin konpromezu argia dugu. Horren berri izateko, klikatu hemen.
Klikatu logoaren gainean ziurtagiriari buruzko informazio osagarria kontsultatzeko.