2021-2022 ikasturtea

Informazioa
Ikaslego berria

Aurrematrikula (Maiatzak 31- Ekainak 18)

Matrikula: (Behin betiko zerrendetan onartutakoak soilik)

Eskolako ikaslegoa (Errepikatzaileak - 2. mailara pasatakoak)

Matrikula: (Ekainaren 14tik uztailaren 2ra)

Ikaslego ohia

Lanbide Heziketarako sarbideko baldintzak

Lanbide Heziketako sarrera gauzatzeko honako baldintzak Hezkuntza Sailaren webgunean kontsultatu ditzazkezu.

Heziketa-Zikloetarako Sarbide Probak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak Heziketa-Zikloetara sartzeko probak egiteko deialdia gutxienez urtean behin egiten ditu, eskatutako titulazio akademikorik ez izateagatik heziketa-ziklo horietara zuzenean sartu ezin direnei aukera bat emateko. 

Heziketa-Zikloetarako sarrera gauzatzeko honako baldintzak Hezkuntza Sailaren webgunean kontsultatu ditzazkezu.

[Elkarlana] Aleo-Vitrorekin aurrera darraigu.

  • 20211022 |
  • Admin

Gaurko egunez, gure eskolako UrratsBat ekimen baten elkarlana Aleo-Vitrorekin dugun sinatu berri dugu. Sinadura ekitaldia Derio Nekazaritza Eskolako zuzendaria den Verónica Arrietak, Aleo-Vitroko Eneko Otxoa eta Antonio Lasok eta gure eskolan UrratsBat programako koordinatzailea den Iñaki Larrabidek gauzatu dute.

Teknologia garbien, bioteknologiaren, mikroteknologiaren eta nanoteknologiaren arloko beste proiektu batzuekin batera, hamar urtez, landareak in vitro ugaltzearen gainean ikertzen dihardute —farmakologian aplikazio handiak dituen eremu bat da, baina baita galzorian dauden espezieak leheneratzen eta hazi bidez transmititzen diren gaixotasunak osatzen ere—, baita farmakoekin eta beste printzipio aktibo batzuekin lotutako laginen analisi kimikoa eta eliteko kirolarientzako profil metabolikoen analisia ere.

Aleo Vitro 2021

[EFESC ikastaroa] Motozerra ziurtagiri europarra

20211015

Derio Nekazaritza Eskolako lanbideratze ikastaroetako eskaintzan ez du huts egiterik ECS1 mailako Motozerra Ziurtagiri Europarra eskuratzeko ikastaroak.

Ziurtagiria European Forestry and Enviromental Skills Council erakundeak kudeatzen du eta ikastaroa gaindituaz, Europar Batasun osoko baso lanetan lan egitea ahalbideratzen ditu ikasleak.

Ikastaroak atal teorikoa eta praktikoak ditu eta hurrengo astean (urriaren 19 eta 21ean) saio praktikoak gauzatuko dira. Iazko ikastaroko saioetako argazkiak gure fototekan hemen eskuragarri dituzue.

Inskripzioa email bidez derio@nekaderio.eus helbidean edo eskolako 94-4541421 telefonora deituaz egin dezakezue.

Zatozte guregana!

Basogintzako ikaslegoa Gorbeiako marrualdian

2021-09-24

Atzoko egunez eta oreinen marrualdia bertatik bertara ikusteko asmoz, basogintza zikloko 1. mailako ikaslegoarekin batera Gorbeiako Parke Naturalera irteera egin genuen. 

Busa Zarateko parkinean utzita, bost kilometroko txangoa egin genuen gure ikaslegoak oreinak entzun eta ikusteko aukera izan zezaten. Argazkiak, zoomarekin ezinbestean, Markel García ikasleari esker gozatu ditzazkegu.


2021-2022 beka deialdia

2021-09-09

2021-22 ikasturterako bekak eskatzeko deialdia ireki da jada.

Informazio osagarria Hezkuntza Saileko webgunean aurkituko duzue.

Eskaera betetzeko beharrezko inprimakiak eskolako administrazioan eskuratu ditzazkezue.

[Ikasturte hasiera] Taldekako banaketa

2021-09-02

2021-22 ikasturtearen hasiera taldeka gauzatuko dugu, honatx:

Irailaren 8a - Goi Zikloa

09:00, 2. maila
10:00, 1. maila


Irailaren 14a - Ziklo Ertaina

09:00, 2. maila
10:00, 1. maila

Lanbideratzeko Formakuntza

Aurrematrikula online

Lehen hitza euskaraz

Virtual Tour

Social Media

Twitter NekaDerio Facebook NekaDerio Instagram NekaDerio YouTube NekaDerio Blog NekaDerio

Ikaslan Bizkaia

Ikaslan Bizkaia  iTAi Ikaslan

Ekoscan

Sakatu hemen 2014ko emaitzak kontsultatzeko.

Gure eskolan inguruarekin konpromezu argia dugu. Horren berri izateko, klikatu hemen.

Klikatu logoaren gainean ziurtagiriari buruzko informazio osagarria kontsultatzeko.

Ekoscan NekaDerio

Zer da Ekoscan?

 

 

 

Euskara eta Euskaraldia 365 egunez