2021-2022 ikasturtea

Informazioa
Ikaslego berria

Aurrematrikula (Maiatzak 31- Ekainak 18)

Matrikula: (Behin betiko zerrendetan onartutakoak soilik)

Eskolako ikaslegoa (Errepikatzaileak - 2. mailara pasatakoak)

Matrikula: (Ekainaren 14tik uztailaren 2ra)

Ikaslego ohia

Lanbide Heziketarako sarbideko baldintzak

Lanbide Heziketako sarrera gauzatzeko honako baldintzak Hezkuntza Sailaren webgunean kontsultatu ditzazkezu.

Heziketa-Zikloetarako Sarbide Probak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak Heziketa-Zikloetara sartzeko probak egiteko deialdia gutxienez urtean behin egiten ditu, eskatutako titulazio akademikorik ez izateagatik heziketa-ziklo horietara zuzenean sartu ezin direnei aukera bat emateko. 

Heziketa-Zikloetarako sarrera gauzatzeko honako baldintzak Hezkuntza Sailaren webgunean kontsultatu ditzazkezu.

[Aurrematrikula 2021/22] Kontuan hartu beharreko datak

  • 2021-05-26 |
  • Admin



Ate Irekien Jardunaldia

2021-05-18

Ikasturte honetan, “Elkarrekin aukerak ereiten” lelopean, pertsona ekintzailearen astea maiatzaren 18a eta 21a bitartean ospatuko dugu.

Ekintzailetasuna Euskal Lanbide Heziketako zutabe bat izatea nahi badugu, izaera hau, ikasgeletako ardatz nagusia bihurtzea beharrezkoa dugu. Irakaskuntza ikaskuntza prozesuan paradigma-aldaketa ematea ezinbestekoa da. Ikasleak, irakaslearen azalpenak entzutera mugatzen den agente pasiboa izateari alde batera utzi behar dio eta prozesu horren erdigunean kokatzen den parte aktibo bihurtzea beharrezkoa da.

Aldaketa honekin, irakaslea, ikaslegoaren bidelaguna bihurtuko da eta era natural batean emango den irakaskuntza ikaskuntza prozesu honen bitartez, ikasleak ekintzailetasun gaitasunak eskuratuko ditu.

Guzti honen inguruko hausnarketa egiteko eta zure iradokizunak jasotzeko asmoarekin, hurrengo jarduera egitea proposatzen dugu eskolako UrratsBat arlotik:

Ekin ikasgelan.

Jarduera honen hasieran hausnarketan lagungarria izateko bideo bat ikustea proposatzen dizugu.

Honen ostean, zure izaera ekintzailea nolakoa den ezagutzeko inkesta egin dezakezu eta ondoren, gure ikastetxeko irakaskuntza ikaskuntza prozesuaren aldaketan parte hartzeko galdetegi bat duzu, proposamenak adierazteko.

Bukatzeko, azkenengo ikasturte bietan, enpresa sortu eta Urratsbat saria jaso duten ikasle ohien bideo bi dituzu.

Hausnarketa honetan, zure proposamenak beharrezkoak dira. Zure laguntzarekin aldaketak eman ahal izango ditugu eta lehen urratsak emango ditugu elkarrekin aukera berriak ereiteko.

Animatu zaitez eta parte hartu jarduera honetan!

Lore Azoka

2021-04-27

Ostegun honetan, apirilaren 29arekin eta eskolako arkupeetan, "Actividades Auxiliares de Floristería" ikastaroko ikaslegoak egindako lanen emaitzak erosteko aukera izango dugu. Ikastaroko irakaslea MJFloristaseko MªJesús Lucas izan da eta azokan lore sorten inguruan izan ditzazkezuen zalantzak ere argitzeko aukera izango duzue. 

Ikastaroa gure eskolako Lanbideratzeko Formakuntza arloak Lanbiderekin eta Europear Gizarte Funtsarekin elkarlanean antolatu du.

Gure fototekan ikastaroko saioetan egindako lanen emaitza txiki bat ikusteko aukera duzue.

Lanbideratzeko Formakuntza

Aurrematrikula online

Lehen hitza euskaraz

Virtual Tour

Social Media

Twitter NekaDerio Facebook NekaDerio Instagram NekaDerio YouTube NekaDerio Blog NekaDerio

Ikaslan Bizkaia

Ikaslan Bizkaia  iTAi Ikaslan

Ekoscan

Sakatu hemen 2014ko emaitzak kontsultatzeko.

Gure eskolan inguruarekin konpromezu argia dugu. Horren berri izateko, klikatu hemen.

Klikatu logoaren gainean ziurtagiriari buruzko informazio osagarria kontsultatzeko.

Ekoscan NekaDerio

Zer da Ekoscan?

 

 

 

Euskara eta Euskaraldia 365 egunez