2022-2023 ikasturtea
Aurrematrikula (Maiatzak 9-27)
Matrikula: (Behin betiko zerrendetan onartutakoak soilik)
Matrikula: (Ekainaren 13tik uztailaren 1era)
Ikaslego ohia
Lanbide Heziketarako sarbideko baldintzak
Lanbide Heziketako sarrera gauzatzeko honako baldintzak Hezkuntza Sailaren webgunean kontsultatu ditzazkezu.
Heziketa-Zikloetarako Sarbide Probak
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak Heziketa-Zikloetara sartzeko probak egiteko deialdia gutxienez urtean behin egiten ditu, eskatutako titulazio akademikorik ez izateagatik heziketa-ziklo horietara zuzenean sartu ezin direnei aukera bat emateko.
Heziketa-Zikloetarako sarrera gauzatzeko honako baldintzak Hezkuntza Sailaren webgunean kontsultatu ditzazkezu.
[Gabonak 2022] Irati Astondoa gurean
- 20221226 |
- Admin
Gabonetako oporren bezperan eskolako jaia eta hamaiketako antolatzea ohikoa izaten da gure eskolan.
Aurtengo legez, Irati Astondoa herri kirolari zeanuriarra gurean izan genuen eta bere jardueraren berri eskaini zigun hitzaldian ematearekin batera, praktikatzen dituen hainbat herri kirolen erakustaldia egin zigun.
Hori gutxi balitz, gure ikaslegoak ere hamaika herri kirol praktikatuz norgehiagoka jarduteko aukera izan zuen. Azpikaldean, gure fototekan egun horretako irudi esanguratsuenak dituzue ikusgai.
Amaitzeko, milesker Irati ta Pabi guregana etortzeko hartutako denboragatik!!
![[Gabonak 2022] Irati Astondoa](https://live.staticflickr.com/65535/52586671616_7e9b6c36d9_z.jpg)
[Erasmus+] European Parnership in Hydroponics
20221110
Gaurko egunez Derio Nekazaritza Eskolan European Parnership in Hydroponics Erasmus proiektuaren kideen bisita jaso dugu.
Lantaldean Europako herrialde anitzetako ordezkaritza dago, hala nola, Herbehereak (SUSP), Danimarka (Roskilde Tekniske Skolen), Suedia (NTI Gymnasiet), Belgika (EfVET) eta Euskadiri dagokionez, Tknika, Lanbide Heziketarako berrikuntzarako zentruak parte hartzen du. Tknikak antolatutako irakasleen mugikor egonaldia honetan, nazioarteko lantalde honek Derio Nekazaritza Eskolaren funtzionamendua eta gure instalakuntzak ezagutzeko aukera izan dute.
[RTS Roskilde] Esperientzia aberasgarriak
20220923
Europear Batasuneko LHko irakaslegoaren esperientzien trukaketa ekimenaren baitan, gure eskolako lorezaintza zikloko irakaslea den Urtza Sarrionandia eta Tknikako Leire Orejarekin batera aste bateko egonaldia egiten ari dira Danimarkako Roskilde Tekniske Skolen.
Argazki guztiak gure fototekan:

[CURSO] Fitosanitarioak. Oinarrizkoa-->Aurreratua
20220215
Urtarrilaren 28an hasi eta martxoaren 9ra arte produktu fitosanitarioen ikastaroa antolatu dugu, zehazki oinarrizko mailatik aurreratuenera arteko ikastaroa.
Ikastaroko programa osoa hemen eskuratu dezakezu.
Ikastaroa gazteleraz gauzatuko da eta 25 plaza ditugu soilik.

Ikasenplegu
Lanbideratzeko Formakuntza
Aurrematrikula online
Lehen hitza euskaraz
Virtual Tour
Social Media
Ikaslan Bizkaia
Ekoscan
Sakatu hemen 2014ko emaitzak kontsultatzeko.
Gure eskolan inguruarekin konpromezu argia dugu. Horren berri izateko, klikatu hemen.
Klikatu logoaren gainean ziurtagiriari buruzko informazio osagarria kontsultatzeko.