2020-2021 ikasturtea

Lanbide Heziketarako sarbideko baldintzak

Lanbide Heziketako sarrera gauzatzeko honako baldintzak Hezkuntza Sailaren webgunean kontsultatu ditzazkezu.

Heziketa-Zikloetarako Sarbide Probak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak Heziketa-Zikloetara sartzeko probak egiteko deialdia gutxienez urtean behin egiten ditu, eskatutako titulazio akademikorik ez izateagatik heziketa-ziklo horietara zuzenean sartu ezin direnei aukera bat emateko. 

Heziketa-Zikloetarako sarrera gauzatzeko honako baldintzak Hezkuntza Sailaren webgunean kontsultatu ditzazkezu.

[UrratsBat sariak 2020] Lurpe Natural Solutions

  • 20200624 |
  • Admin

Jurgi Uriarte, Derio Nekazaritza Eskolako Paisajismoa eta Landa-Ingurunea zikloko ikasle ohiak aurtengo #UrratsBat sarietan bere Lurpe Natural Solutions enpresarekin arlo teknologikoko enpresa onenaren saria lortu du!!

Eskolako komunitate osoari poza sortzen digu Jurgiren lana eta esfortzuak aitortza jasotzen dutela ikusteak.

Zorte on ibilbide berrian eta ZORIONAK!!!

KONTUAN IZATEKO DATAK

20200527

 

[Maiatzeko ikastaroak] Esnea jasotzea, biltegiratzea eta aurretiko tratamenduak gauzatzea

20200311

2020ko maiatzean gure eskolan lanbideratze formakuntzako ikastaroa eskaini nahi dugu: Esnearen jasotzea, biltegiratzea eta aurretiko tratamenduak gauzatzea, (150 ordu).

 

Edozein aldaketa gertatzen delarik, horren berri hemen emango dugu.
   

[COVID-19] Eskola jarduera behin behinekoz bertan behera

20200312

COVID-19 koronabirusak EAEko lurralde osoan izandako hedapenaren aurrean, eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren jarraibideei jarraituz, ohar honen bidez gure ikastetxeko eskola-jarduera presentziala aldi baterako eteteko erabakiaren berri eman nahi dugu.

Etenaldi honek 15 eguneko iraupena izango du bihartik aurrera eta martxoaren 27ra arte, barne.

Hezkuntza Saileko ohar osoa (517Kb. .pdf) eta ofiziala honatx:

Nola nahi ere, eskolako langilegoa eta irakaslegoa telematikoki lanean darraigu.

Irakasle batekin harremanetan jarri nahi baduzu, erabili ezazu bere posta elektronikoa.

COVID19ak sortutako egoerak jarraitzen duen bitartean eskolako jarduerari buruzko galdera edo zalantzarik baduzu posta elektroniko hau erabili gurekin komunikatzeko:

sareak@nekaderio.eus

FCTak bertan behera

Gaurtik aurrera, martxoaren 16a astelehenarekin, gure ikaslegoa enpresetan egiten ari den FCTak bertan behera geratu dira.

Ondorioz eta aurrerantzean enpresetan FCT moduloa egiten diharduten ikasleek etxean geratuko dira.

Aurrematrikula online

Lehen hitza euskaraz

Virtual Tour

Social Media

Twitter NekaDerio Facebook NekaDerio Instagram NekaDerio YouTube NekaDerio Blog NekaDerio

Ikaslan Bizkaia

Ikaslan Bizkaia  iTAi Ikaslan

Ekoscan

Sakatu hemen 2014ko emaitzak kontsultatzeko.

Gure eskolan inguruarekin konpromezu argia dugu. Horren berri izateko, klikatu hemen.

Klikatu logoaren gainean ziurtagiriari buruzko informazio osagarria kontsultatzeko.

Ekoscan NekaDerio

Zer da Ekoscan?

 

 

 

Euskara eta Euskaraldia 365 egunez