Instalakuntzak eta baliabideak
Eskolako baliabideak
Derio Nekazaritza Eskola LHIIko eremuan baratzezaintza, frutagintza, landare ekoizpen eta lorezaintzako praktika gune nagusiak ditugu, hala nola lursailak, mintegiak eta negutegiak.
2016-2017ko ikasturtea ezgeroztik Errekalde-Gamiz Praktika Gunean ikaslegoaren praktikak gauzatzeko 13,4Ha.tako lursaila eskuragarri dugu eta eskolako eremuan ditugun azpiegituren osagarri dira.
Eskolako eremuan eskuragarri ditugun baliabideen artean hauek azpimarratuko genituzke:
- 1500 m2 inguru baratzezaintzara zuzenduak, eta horietan nabarmentzen dira ekoizpen ekologikoko hazitegiak, kanpoan zein plastiko pean.
- 1000 m2 baino gehiago sagarrondo, udareondo, intxaurrondo, kiwi eta fruitu txikiekin, baita mahasti bat ere txakolina egiteko.
- 10000 m2 lorategi eta pasealekutan, landare apaingarrien bilduma zabal batekin.
- 1500 m2-ren kristalezko negutegiak, klimatizatuak eta guztiz automatizatuak.
Horrez gain, ikastetxean puntako makineria eta ekipamendu ugari dago, simulagailu bat eta basoko garabi bat, mekanika, soldadura elektrizitate eta ureztatze tailerrak, baita laborategia eta liburutegia ere.
Gure ikaslegoari zein kanpoko erabiltzaileei zuzendutako jantoki zerbitzua ere eskaintzen dugu.
![]() | ![]() | ![]() |
![]() | ![]() | ![]() |
![]() | ![]() | ![]() |
Errekalde-Gamizko Praktika Gunea
Basozaintzako eta abeltzaintzako praktikak egiteko, eskolan Bizkaiko Foru Aldundiaren eta sektoreko beste enpresa eta erakunde batzuen abeltzaintza eta mendi zerbitzuen lankidetza hitzarmenak ditugu.
Horien osagarri eta Gamizen kokatua dagoen 13,4Ha.tako lursail batean, 2016-2017 ikasturtea ezgeroztik Errekalde-Gamizko Praktika Gunea eskolako ikaslegoak praktikak egiteko duen gune nagusia bihurtu da.
![]() | ![]() | ![]() |
Errekalde-Gamizko Praktika Gunea, Derio Nekazaritza Eskolak eta Emaús Fundación Social-ek bost urteko iraupena duen -eta luzatu daiteken- lankidetza hitzarmen baten bitartez sortu da.
Errekalde-Gamizko Praktika Gunearen xehetasunei buruzko informazio osagarria hemen kontsultatu dezakezu.
Liburutegia
Derio Nekazaritza Eskola LHIIk eskolako ikasleen eskura ia 4100 liburu eta aldizkariz osaturiko liburutegia du, hauek denak eskolan irakasten diren gaiekin erlazionaturik daudelarik. Liburutegia, erdiko eraikinaren lehenengo solairuan kokatzen da.
Horrekin batera, ikasleen formakuntzaren osagarri gisa liburutegiak hemeretzi PC ditu. Hauetxek beraien bereizgarriak:
- Windows 10 Pro-dun 19 PC.
- Proiektorea eta pantaila.
- Wi-Fi sarea.
- Hizlariaren ordenagailu eramagarria pantailara konektatzeko aukera. (HDMI).
![]() | ![]() |