Lanbide Heziketa DUALA alternantzian (2019-2020)
Lanbide Heziketa Alternantziaren bidez, ikaslearen formakuntza eskola eta enpresaren artean partekatzen da, ikaslea-langilea eta enpresaren arteko lan harreman baten bitartez, eta honela, Lanbide Heziketako titulu bat lortzen da.
Lanbide Heziketako modalitate hau, ikaslea eta enpresaren arteko bi motatako lan-harremanetan egin daiteke:
- Kontratu baten bidez (Formakuntza eta ikasketako kontratua): 25 urtetik beherako gazteei zuzenduta eta Lanbiden izena emanda dagoena. Kontratuaren iraupena urte 1ekoa izango da.
- Formakuntza programetarako Beken bitartez. Ez dago adin mugarik.
Beste ezaugarri batzuk:
- Ikasleak enpresan egiten duen lana heziketa zikloko perfil profesionalarekin lotuta egon behar da.
- Enpresa, ikaslea eta ikastetxearen artean Akordio bat sinatuko da non Hezkuntza programa azalduko den.
- Ikastetxea eta enpresen artean adostuko dira ordutegi eta aktibitateen antolamendua, beti ere, ikasleei enpresara eta ikastetxera joan ahal izateko baldintzak bermatuz.
- Ikastetxeak eta baita enpresak ere, ikasleei tutore bat izendatuko die, zeinek diseinatutako formakuntza ibilaldi guztian lagunduko duen.
- Ikaslearen ebaluaketa enpresako tutorea eta ikastetxeko tutorearen artean egingo da.
Enpresan egingo den egonaldiaren iraupena:
- Kontratuaren kasuan:
- Gehienez: hitzarmeneko orduen %75a.
- Gutxienez: hitzarmeneko orduen %60a. - Bekadunen kasuan:
- Gehienez: hitzarmeneko orduen %75a.
- Gutxienez: 800 ordu.
Enpresan egingo den egonaldiaren epea:
- Kontratuaren kasuan, 2019ko ekainetik 2020ko ekainera.
- Bekadunen kasuan, 2019ko irailean hasi daiteke.
Enpresan egingo duen ordutegia malgua izan daiteke baina adibide gisa:
- Ekaina-Abuztua: lanaldi osoa enpresan.
- Iraila-Otsaila: 2 egun enpresan + 3 egun ikastetxean.
- Martxoa - Ekaina: lanaldi osoa enpresan.
SOLDATA (enpresaren ardura eta beti lan egiten den orduen proportzioan):
- Kontratuaren kasuan:
- Lan hitzarmenean oinarrizko kategoriak adierazten duena (aprendiz, laguntzaile,...).
- Lan hitzarmenik ez balego, erreferentzi bezala Lanbide arteko gutxieneko soldata hartuko da. - Bekaren kasuan:
- Beti >=Lanbide arteko gutxieneko soldata.
- Inoiz ez Lanbide arteko gutxieneko soldataren %60 baino gutxiago (nahiz eta aldi batean orduen %60 baino gutxiago lan egin).
- Oporrak ez ordaintzearen aukera dago.
Ikaslearentzako ESTALDURA egonaldian zehar:
- Lan eta gaixotasun istripuak.
- Bizitza laboralerako kontuan izaten da.
- Kontratuak langabezia jasotzeko eskubidea ematen du, bekak ez.
Enpresentzako SUSTAPEN-NEURRIAK:
- Kontratuen kasuan:
- Gizarte segurantzako %100ko subentzioa izango du enpresak.
- Lanbideren 2000€ko laguntza.
- Kontratuak amaitzerakoan, mugagabeko kontratuak egiten badira, 3 urtetan zehar Gizarte segurantzako kuotaren murriztapena (urteko 1.500€, emakumeen kasuan 1.800€). - Beken kasuan:
- Gizarte segurantzako %100ko subentzioa izango du enpresak.
Programan onartua izateko BETEBEHARREKOAK:
- Ikaslegoa: 1. ikastaroko formakuntza zikloko modulu guztiak gaindituta izatea.
- Enpresak: zerga eta gizarte segurantzako ordainketa betebeharretan eguneratuta egotea.