Lorezaintza eta loradenda (HLO)
Ikastaro honen bitartez ikaslea kanpoko nahiz barneko lorategiak eta kirol soropilak ezarri, mantendu eta eraberritu, eta landare ekoizpen eta loregintza jarduerak aurrera eramateko gai izango da.
Beti ere makinaria eta instalakuntzak erabili eta mantenduz, ingurumen-babesari, kalitatete kontrolari eta laneko arriskuen prebentzioari dagozkien araudiak beteaz.
Hizkuntza: A eredua
Ordutegia: 8:15-14:45
Egunak: Astelehenetik ostiralera.
IKASKETA PLANA
MODULOAK | ORDUAK |
---|---|
Agronomiaren oinarriak | 198 |
Trakzioko tresneria eta lantegia | 132 |
Nekazaritzako azpiegiturak eta instalazioak | 99 |
Landare-osasunaren printzipioak | 99 |
Kontrol fitosanitarioa | 147 |
Lorategien eta berdeguneen ezarpena | 198 |
Lorategiak eta berdeguneak mantentzea eta hobetzea | 210 |
MODULOAK | ORDUAK |
---|---|
Landareak eta zotalak mintegian ekoiztea | 165 |
Lore eta landare-konposizioak | 66 |
Loradendak | 42 |
Lorezaintza eta loragintzako salmenta-teknikak | 63 |
Ingelera teknikoa | 33 |
Laneko prestakuntza eta orientabidea | 105 |
Enpresa eta ekimen sortzailea | 63 |
Lantokiko prestakuntza | 380 |
IRTEERA PROFESIONALAK
- Baratze, lorategi eta mintegien langile kualifikatua.
- Lorezaina, orokorrean.
- Kirol zelaien lorezaina.
- Lorategi botanikoen, historikoen eta herri lorategien lorezaina.
- Berdeguneen eta lorategien diseinu eta ezarpenean lorezain kualifikatua.
- Berdeguneen eta lorategien mantenuan eta honekuntzan lorezain kualifikatua.
- Labore eta abeltzaintza ekologikoan besteren konturako langile kualifikatua.
- Lorezain enpresan norberaren konturako langile kualifikatua.
- Mintegiko langilea.
- Mintegietako langilea.
- Landareak mintegietan ugaltzeko langile kualifikatua.
- Haziak eta fruituak altueran biltzeko langile espezialista.
- Haziak ekoizteko langile kualifikatua.
- Txertatzailea.
- Mintegietako langile kualifikatua.
- Bere konturako eta besteren konturako lore-saltzailea.
- Loradendako ofiziala.
- Loradendako saltzailea.
Eskolako ikasleen laneratze datuek %70eko lan sarbidea islatzen dute, gainerako %30ko portzentaia handi batek ikasketak luzatzen dituztelarik (espezializazioa, unibertsitatea, etab.)