Paisajismoa eta Landa-Ingurunea (HLO)
Prestakuntza-ziklo honetan, oro har, mendi eta mintegietako lanak planifikatzeko, antolatzeko, gainbegiratzeko eta egiteko gaitasuna lortuko dute ikasleek. Natura-ingurunea kontrolatzen eta babesten ikasiko dute, bai eta ingurumena kontserbatzen eta leheneratzen ere; horretarako, kalitate-planak aplikatuko dituzte, eta laneko arriskuei aurre egiteko eta ingurumena babesteko neurriak hartuko, indarreko legeriari jarraiki.
Hizkuntza: A eredua
Ordutegia: 8:15-14:45
Egunak: Astelehenetik ostiralera.
IKASKETA PLANA
MODULOAK | ORDUAK |
---|---|
Botanika agronomikoa | 99 |
Lorategien eta kirol-soropilen kontserbazioa | 180 |
Lorategiak diseinatzea eta paisaia berritzea | 132 |
Enpresa eta ekimen sortzailea | 60 |
Ingurumen-hezkuntzako teknikak | 99 |
Fitopatologia | 360 |
Lantokiko prestakuntza | 100 |
MODULOAK | ORDUAK |
---|---|
Laneko prestakuntza eta orientabidea | 220 |
Laborantzen kudeaketa | 198 |
Mintegiaren kudeaketa eta antolamendua | 40 |
Ingeles teknikoa | 40 |
Nekazaritzako eta basogintzako makineria eta instalazioak | 198 |
Laborantzen plangintza | 165 |
Paisajismo eta landa-inguruneko proiektua | 50 |
Nekazaritzako topografia | 99 |
IRTEERA PROFESIONALAK
- Lorezaintzako teknikaria.
- Proiektu bat idazterik eskatzen ez duten lorategi-eremuen diseinatzailea.
- Hiriko eta hiri inguruko parkeak, lorategiak eta jolas-eremuak instalatzeko lanen
arduraduna. - Lorategiak eta parkeak (hiriko eta hiri inguruko jolas-eremuak eta natura-ingurunea)
mantentzeko, kontserbatzeko eta lehengoratzeko lanen arduraduna. - Lorezaintzako eta paisaia lehengoratzeko enpresako bere konturako langilea.
- Lorezaintzako eta paisaia lehengoratzeko obren arduraduna.
- Inausketen eta zuhaitz-kirurgiako eragiketen arduraduna.
- Nekazaritzako arduraduna edo langileburua.
- Nekazaritza-produkzio konbentzionalaren zein ekologikoaren kudeatzailea, bere
kontura edo besteren kontura. - Nekazaritzako biltegiaren arduraduna.
- Lurreko tratamenduetako tresneriaren arduraduna.
- Baratze, mintegi eta lorategien nekazaritzako arduraduna edo langileburua, oro har.
- Mintegi konbentzionalen zein ekologikoen arduraduna, oro har.
- Landareak mintegian ugaltzeko lanen arduraduna.
- Landareak mintegian hazteko lanen arduraduna.
- Haziak eta fruituak altueran biltzeko lanen arduraduna.
- Haziak eta zotalak ekoizteko lanen arduraduna.
- Landareak, zotalak eta/edo haziak igortzeko biltegiaren arduraduna.
Derio Nekazaritza Eskolako ikasleak lanean txertatzeari buruzko datuek adierazten dutenez, %70a. lanean hasten da, eta gainerako %30etik askok ikasten jarraitzen dute (espezializazioa, unibertsitate-ikasketak, etab.)